Konektaturik

   

979673 Bisita

Xirika > Xirika errezetak > Txerriki paella

2019ko abenduak 5, osteguna

Txerrikiekin egindako paella tomatearekin

    Osagaiak (8 lagun potenteentzako)

  • 800 gr. arroz
  • 17 (8x2 +1) kafe katilu ur
  • 4 tipula
  • 250 gr. tomate frijitua
  • 8 harategiko saltxitxa
  • txorixo txirikorda erdia
  • hirugihar tira txiki pakete txiki bat
  • 150 gr. urdaiazpiko egosi (lauki txikitan)

Tipula txikitu eta lapiko edo ontzi handi bat olio pixka batekin su baxuan berotzen jarri. Tipula bertara bota eta su baxuan egiten utzi, karamelu kolore hartzen hasi arte (potxatzen hasi baino lehen).

Saltxitxak eta txorixoa zatitu eta lapikora bota ondo prejitzeko. Hauek ondo prejitua daudenean, urdaiazpiko egosi eta hirugiharra botako dugu, hauek denbora gutxigo behar baitute egiteko. Arrozaren osagai guztiak eginak ditugunean, arroza bota eta ondo nahasi, 1-2 minututan zehar, arrozak osagaien zaporea har adezan. Ondoren tomatea bota (ez du zergatik guztia izan behar, tomate zaleak ez direnentzako), eta berriz ondo nahasi minutu batean zehar.

Berehala, erretzen hasi baino lehen, 17 katilu ur botako dugu eta une horretan sua igoko dugu, irakiten hasten den arte. Irakiten hastean, sua minimoan jarri eta 20 minututan egiten utzi. Gatz puntua orain ipini, baina pixkat soso utzi, ura lurruntzen doan heinean, janaria gaziagoa bihurtzen baita.

20 minutuak iragan eta gero, sua itzali eta 5 minutu utzi reposatzen. Honen ondoren plateretan zerbitzatu eta on egin.

OHARRA: Irakiten dagoen bitartean ur gutxigi duela ikusten badugu, eta gaineko aleak gordinak gelditzen ari direla, ura gehiago bota, pixkat aleak urarekin estali arte, eta buelta pare bat eman (ez gehiegi).

errezeten menura itzuli




2005-2019 Xirika © Eskubide guztiak erreserbaturik