Konektaturik

   

979673 Bisita

Xirika > Nor da XIRIKA kuadrila?

2024ko apirilak 25, osteguna

XIRIKA: Ohitura eta historia handiko kuadrila

XIRIKA, Irun (Gipuzkoa) hiriko 1977ko urte inguruan jaiotako gazte kuadrila bat da. Gaur egun 26 lagunez osaturik dago eta azken urteko martxari jarraituz, urtez urte kopurua handitzen doa. Honek zera ondoriozten du: gure kuadrilan dagoen giroa eta ondo pasatzeko gogoa ez da inon aurkitzen!

Gutxienez hamar urteko historia duen XIRIKA izeneko kuadrila honek, beste bi kuadrilen elkarketan du bere jatorria. Montton eta Izurgaitz izeneko bi kuadrilak, elkarrekin egoten hasi ginen, batez ere parrandetan, hori bait zen gure denborapasarik ohikoena (kirola, gastronomia eta mendia kontutan hartu gabe, noski). Honen ondorioz erabaki genuen izen batez identifikatu beharko ginatekela kuadrila bezala, eta Montton-ekoak zirenak Izurgaitz onartzen ez zutenez eta alderantziz, beste izen batean pentsatzen jarri ginen. Kalimotxoak joan, kalimotxoak etorri, albokoa zirikatzen genuen bitartean, noski, bapatean norbaiti otu zitzaion: "zergatik ez dugu xirika hitza kuadrila izentzat hartzen?" Eta guztiok pentsatu genuen: "zergatik ez; ez dugu besterik egiten eta!".

Mugutu eta Estherren ezkontzan ateratako argazkia

Mugutu eta Estherren ezkontzan ateratako argazkia

Ba horrela XIRIKA hartu genuen gure kuadrila izentzat eta gure aktibitate nagusitzat (ohore egiteko gure izenari): albotik dabilen edonor xirikatzen, laguna xirikatu eta parrandetan zer esanik ez; beno ez gara azken kasu hauetako xehetasunetan sartuko.

Berez, Montton eta Izurgaitz kuadrilek bazuten bakoitza bere aldetik hiru edo lau urteko bidea egina. Orokorrean, kiroletatik ondorioztatutako lagun taldeen elkarketatik sortutako kuadrilak ziren, eta lagun berrien eginez, handitzen joaten ziren.

Denbora pasa ahala iruditu zitzaigun gure kuadrilak munduan zeharreko sare birtual honetan bere burua agertarazi behar zuela, argazki galeria eta guzti, urruti dauzkagun lagunak gertu izateko, azken berriekin informaturik egoteko eta ezagutzen ez gaituenak ezagutzeko. Hori dela eta ez gara gehiago luzatuko.

Ongietorri gure web gunera. Egonaldi on eta dibertigarri bat izan dezazula.


2005-2024 Xirika © Eskubide guztiak erreserbaturik