Konektaturik

   

979673 Bisita

Xirika > Jokoak

2024ko martxoak 19, asteartea

Xirika jokoak

Hona hemen Xirika kuadrilak denboran zehar bildutako jokoak. Hemen azaltzen ez den baten bat eta interesgarria gerta dakigukena ezagutzen baduzu, idatziguzu mezu elektroniko bat xirika@xirika.net helbidera, eskertuko dizugu.



Enpatia jokoa
enpatia jokoa, euskal espresioen jokoa

Gai bat emanik, hamar espresio euskaraz idatziko ditu partaide bakoitzak. Partaideen artean errepikatzen den espresio bakoitzeko puntu bat jasoko da, eta puntu gehien lortzen dituena izango da irabazlea. 2006ko uztailetik darama joko honek martxan eta orduz geroztik ez da egunik egon enpatia partidarik gabe.

jokatu

Hilabeteko txapelketako errekorra: 23223 puntu

Super Mario Bros
super mario bros joko klasikoa

Plataformako joko honek ez du deskribapenik edo azalpenik behar, mundu osoan zehar ezaguna delako. Gainera internetarako prestatuko joko hau, oso lortua dago.

jokatu

Errekorra: ----

Metal Slug
metal slug

Akziozko jokoak nahiago badituzu, parekorik ez duen joko hau da bilatzen ari zaren jokoa: plataformakoa da eta tiroz etsai ugari akatzeko aukera emango dizu.

jokatu

Errekorra: ----

Prehistoric
prehistoric

Gizon prehistoriko bat gidatu behar duzu lurralde ezberdinetatik, elikadura bilduz eta animali eta etsai arriskutsuak kolpez aurretik kenduz.

jokatu

Errekorra: ----

Mahjong Shanghai
shanghai jokoa

Bikoteak egitean datza joku honen funtsa; sinplea baina engantxatzen duen horietakoa.

jokatu

Errekorra: jarraian bi panel bukatu eta 14 aldiz jarraian NO MORE MOVES

Pinguino diana
pinguinoak dianara jaurtitzeko jokoa

10 pinguino dituzu dianara jaurtitzeko; baina norantza bolak pinguinoari jotzeko moduaren arabera egongo da. ZORTE ON!

jokatu

Errekorra: 552.9

Non dago bolatxoa?
non dago bolatxoa?

Ea gai zaren bolatxoa aurkitzen; hasieran erraza da baina zailtzen joango da, begiekin jarraitzea ezinezkoa egiten den arte.

jokatu

Errekorra: 51garren apusturaino denak asmatu eta aspertzeagatik utzi

Pinguino ausarta
pinguino ausarta

Plataformetan zehar aurrera joan beharko duzu izarrak biltzen; defenditzeko elur bolak jaurti (SHIFT), eta jauzien bidez arriskuak gainditu (SPACE).

jokatu

Errekorra: Laugarren pantailara

Falta jaurtiketak
futbol penaltiak

9 falta jaurtiketa dituzu, zure trebetasuna frogatzeko. Aurrera joan ahala, falta jaurtiketen zailtasuna areagotzen doa.

jokatu

Errekorra: 9etan GOLa

Exorzistaren jokoa
exorzistaren jokoa

Bilatu itzazu argazkien arteko 5 diferentziak. Pantailak geroz eta zailagoak dira, eta argazkiak gero eta ikaragarriagoak.

jokatu

Errekorra: Pantaila guztiak amaituak

Ibaia gurutzatu
gurutzatu beharreko ibaiaren jokoa

Buruari eragiketa joko aproposa. Igaro itzazu ibaiaren ezkerraldean dauden guztiak ibaiaren bestaldera, baldintza batzuk beteaz:

Gidariak: ama, aita eta polizia
Gehienez, bi pertsona baltsan
Atxilotua ezin du senitartekoren batekin egon, polizia ez badago
Aitak ezin du alabaren batekin egon ama ez badago
Amak ezin du semeren batekin egon aita ez badago

jokatu

Errekorra: Ti ta batean lortua

Pinguinoaren jokoa
urruti jaurti beharreko pinguinoaren jokoa

Erabili Yetia pinguinoa ahal duzun eta urrutien bidaltzeko, baina erne, joku honekin denbora asko galtzen da eta.

jokatu

Errekorra: 323.5

Pinguinoa Esteroideekin
Yetiak esteroideak hartu ditu

Pinguinoa inoiz baino urrutiago joango da, Yetiak dopina eta esteroideak hartu baititu.

jokatu

Errekorra: 1224.1

Pinguinoaren joko odoltsua
Yeti eta pinguinoaren gore jokoa

Pinguinoa lehertu ezazu kolpe batez, eta jaurti ezazu burua ahalik eta urrutien, lurreko minen leherketen bultzadez baliatuz.

jokatu

Errekorra: 977.0

Pinguinoaren jokoa markagailuarekin
pinguinoaren jokoa markagailuarekin

Erabili Yetia pinguinoa ahal duzun eta urrutien bidaltzeko. Gure onurarentzako, jaurtiketarik luzeena gordetzen du, jokatu bitartean.

jokatu

Errekorra: 323.5

Neguko jokoak
neguko jokoak

Neguko joko hauetan lau proba burutu behar izango dituzu, lauak trebetasunezkoak, hauen artean hain bitxia den Kurling-a.

jokatu

Errekorra: 46544

Ludotekako jokoak
ludoteka: mus, tute, domino, partxis, xake, damak...

Beste jokalariekin musean, tutean, partxisean, xakean, dametan, potxan... jokatzeko aukera

jokatu

Kondoiaren jokoa
kondoiaren jokoa

Ea zenbat kondoitan asmatzen duzun, hirutan haurrik izan gabe.

jokatu

Errekorra: 280

Txiki-golf jokoa
txikigolf jokoa

Asko engantxatzen duen jokoa. 18 zulotan sartu behar da pilotatxoa eta ez da dirudi bezain erraza

jokatu

Errekorra: 26 (Uka)

Mozkorraren pixaren jokoa
pixaldiaren jokoa

Edaten diren garagardo kopurua igotzen doan heinean, orduan eta zailagoa izaten da kumuna ontziko zuloan barruan asmatzea.

jokatu (ez dabil azkenaldian)

Errekorra: 46728

Pilotatxoaren jokoa
betiko arkanoid jokoa euskaraz

Arkanoid eta bestelako izenekin ezagutzen den jokoa. Ez da oso erraza, kasu honetan, baina klasiko bat denez, zerrenda honetan sartuko dugu.

jokatu

Errekorra: 7028

Er choiso der cuarté
ohostu kuarteletik urdaiazpiko eta ardo botilak

Azkar aspertzeko jokoa da baina baditu puntu oso onak. Jokatzeak merezi du.

jokatu

Errekorra: 44800


2005-2024 Xirika © Eskubide guztiak erreserbaturik